Giza Katera autobusez joateko, herriko tabernetan izena eman daiteke

Maxixatzen.eus

Gure Esku Dagok jakinarazi du ekainaren 10ean izango den Giza Katera autobusean joateko aurrez izena emateko aukera egongo dela honako taberneta hauetan:

 

Etxe-Aitz, Latz, Zakela, Zurt, Ttakun, Koxka, Dean eta Olaberri. Gainera, kalean ere egongo dira Gure Esku Dagoko taldekidea ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan, eta egun horietan ere izena eman ahal izango da. Autobusez joateko ekainaren 9a baino lehen izena eman beharko da. 

Giza Katerako autobusaren irteera Azkoititik 10:15ean izango da, liburutegi aurretik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide