Herrixen bizirik, 10 urte eta gero

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 2a, 14:55

Herrixen merkatari elkarteko merkatariak.

Herrixen Elkarteak hamar urte bete ditu maiatzean, eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Bide batez, herriko merkataritza bultzatu nahi dute, merkatari txikiek herriaren bizitzan duten garrantzia balorean jartzea baitute helburu. 

 

Goizean, kalejira egin dute Azkoitiko kaleetan zehar, trikitilariekin, Zakelmarirekin eta buruhandiekin. Ondoren, Torre-Zurin, maiatzeko sariak banatu dituzte —35 erosketa orga banatu dira—. Jarraian, argazki erraldoia atera dute plazan dendariek  «herriari bizia emateko hemen daudela aldarrikatzeko». Argazkiaren ondoren, herriko dendari guztiek elkarrekin bazkaldu dute Kontzejupean. Bazkalostean, 16:30etik aurrera, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte herriko plazan.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide