Jon Oteiza eta Iagoba Uranga txapeldun Zaramagako txapelketan

Maxixatzen.eus

Jon Oteiza eta Iagoba Uranga txapelarekin eta garaikurrarekin.

Atzo, osteguna, jokatu zuten Jon Oteiza eta Iagoba Uranga Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek Zaramagako txapelketa. Lehia estua jokatu zuten azkoitiarrek Errioxako bikote baten aurka.

 

Oteizak eta Urangak 22 eta 20 menderatu zituzten Baños de Rio Tobia herriko (Errioxa, Espainia) Bobadilla eta Iñigo. Lehia estua izan zen Gasteizko auzoan jokatutakoa. Euskal Telebistak partidako irudiak hartu zituen, eta zapatuan 12:00etan, ETB4 katean eskainiko dute partida osorik.

Gaur, berriz, Hernanin jokatu beharko dute Herriarteko txapelketa. Azkoitiarrek final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dituzte gaur hernaniarren aurka. Kanporaketa Gurea pilotalekuan erabakiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide