Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 31a, 11:43

Atrasku tabernan eskainiko duten pintxoa.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte.

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 31:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: haragi bolak tomatearekin eta errusiar entsalada.

Latz: arrain pastela, txanpinoi nahaskia eta bakailaoarekin egindako piper beteak.

Tta-kun: solomoa gaztarekin eta patata minak.

Txalintxo: atuna tomatearekin. 

Zurt: patata tortilla eta haragi bolak.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide