Gitarra egileen topaketa Izarraitz Lanbide Heziketako zurgintza tailerrean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 31a, 10:38

Gitarra egileen biltzar bat antolatu du Izarraitz Lanbide Heziketako zurgintza tailerrek. Inguruan «uste baino gitarra egile gehiago» daudela konturatu dira, eta horiek guztiak batzea erabaki dute, bakoitzak egiten duena elkarri kontatzeko eta informazioa elkarbanatzeko.

 
Guztira hamar gitarra egile biltzea aurreikusten dute antolatzaileek; denak gipuzkoarrak. Gehienek gitarra klasikoak eta elektrikoak egiten dituzte eta anplifikadoreak egiten dituen bat ere joago da agian.
 
Topaketa ekainaren 6an izango da, 18:30ean, Izarraitz Lanbide Heziketako zurgintza tailerrean. Gitarra egileez gain gitarra zaleak ere gonbidatuta daude topaketara, baina parte hartzeko aurrez mezu bat bidali beharko da helbide honetara: gitarragintza@gmail.com.
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide