Herrixen Elkarteak 10. urteurren festa egingo du zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 31a, 12:38

Herrixen Elkarteak hamar urte bete ditu maiatzean, eta datorren zapatua, egun berezia antolatu dute. Bide batez, herriko merkataritza bultzatu nahi dute, merkatari txikiek herriaren bizitzan duten garrantzia balorean jartzea baitute helburu. Hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar. Ikusi ekintzak:

 

Goizean, 11:30ean hasita, kalejira egingo dute Azkoitiko kaleetan zehar, trikitilariekin, Zakelmarirekin eta buruhandiekin. 13:30ean, Torre-Zurin, maiatzeko sariak banatuko dituzte —35 erosketa orga banatuko dira—.

 

14:00etan, berriz, argazki erraldoia aterako dute plazan. Dendari denak daude deituta argazkia ateratzera. Azaldu dutenez, «herriko dendak herriari bizia emateko hemen daudela esateko», aterako dute argazkia. «Aldarrikapen txikia izango da», azaldu dute elkartetik. Argazkiaren ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Kontzejupen herriko dendari guztiek elkarrekin. Bazkalostean, 16:30etik aurrera, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide