Ainhoa Aizpuru diputatua Azkoitian izan da enpresen inbertsioa ezagutzeko

Maxixatzen.eus

Javier Zubizarreta alkatea Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpururekin bildu da, besteak beste, herrian bertan ahalegin inbertsorea burutzen ari diren enpresei zuzendutako laguntzei edo aukerei buruz hitz egiteko.

 

Alkatearekin elkartu aurretik, Iraurgi Berritzenek gonbidatuta, Aizpuru Urola Erdiko enpresa ordezkariekin egon zen Foru Aldundiak dituen helburu estrategiko, plan, programa eta diru laguntzen berri emateko eta enpresa arduradunen ekarpenak eta iritziak jasotzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide