'Shine Again' antzerki musikalak Buero saria jaso du asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 30a, 10:55

Bigoteriak Gabea antzerki taldeko kideak.

Duela bi urte estreinatutako Shine Again antzerki musikala Coca-Cola Fundazioak antolatutako Buero sariak irabazi ditu. Hori dela eta, Bigoterik Gabea antzerki taldeko kideak asteburuan saria jasotzen izan dira Senda Vivan (Arguedas, Nafarroa). Araba, Bizkai eta Gipuzkoako obren artean onena izendatu dute Shine Again, eskolaz kanpoko mailan.

 
Sari gisa antzerkietarako LED fokua eta bakoitzarentzako oroigarria eskuratu zuten, eta, gainera, Senda Vivan eguna pasatzeko aukera izan zuten.

Coca-Cola Fundazioak antzerki sari horiek antolatzen ditu gazteen artean antzerkirako zaletasuna zabaltzeko asmoz eta aurtengoa 15. edizioa izan da. Estatuko 14 eta 21 urte arteko 7.000 gaztek eta 350 antzerki taldek hartu dute parte.

Autonomia mailan sari nagusia irabazi dutenez, ekainaren 3an estatu mailan banatuko dituzten sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute. Sari hori jasoko balute, Coca-Colak antolatutako udalekuetan parte hartzeko aukera eskuratuko lukete, besteak beste.

Bigoterik Gabea taldekoak obra berriarekin lanean ari dira; aurrerago jakinaraziko dute azken lanari buruzko informazio gehiago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide