'Han solo: Una historia de Star Wars' filma eskainiko dute asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko maiatzaren 30a

Datorren asteburuan film bakarra izango da ikusgai Baztartxoko zine aretoan. Han solo: Una historia de Star Wars filma emango dute zapatuan, igandean eta astelehenean. 

 

Zapatuan 22:00etan hasiko da emanaldia, eta igandean birritan eskainiko dute: 17:00etan eta 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute. Ostiralean, berriz, ez da film emanaldirik izango Baztartxon. Hona hemen Han solo: Una historia de Star Wars filmaren aurrerapen bideoa: