Jasokunde Kooperatibako batzar nagusia egingo dute igandean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 29a, 12:20

Datorren igandean, ekainak 3, Jasokunde Kooperatibako bazkideen batzar nagusia egingo da Baztartxo antzokian. Lehen deialdia 11:30ean izango da eta bigarrena, 12:00etan.

 

Kooperatibak ohar batzuk eman ditu igandera begira. Bazkideak eta ordezkoak batzarreko partaide izateko, ezinbestekoa izango da bazkide txartela aurkeztea. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez beste bi ordezkatu ditzakeela jakinarazi dute. Opari banaketan batzarrean agertzen diren guztiek parte hartuko dute. 103 urte bete ditu aurten Jasokunde Kooperatibak eta egun 620 bazkide ditu. Honako hau izango da bazkide horiei guztiei batzarrean azalduko zaien gai zerrenda:

- 2017-06-04 Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2017ko Urteko Kontuak eta Balantzearen onarpena.
- 2017ko Kudeaketari buruz Zaintza Batzordeko txostena.
- 2017ko emaitza ekonomikoak.
- Kontseilu Errektorea eta Zaintza Batzordea berritzeak.
- Bazkideentzat abantailak.
- Galderak eta eskariak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide