Gorka Etxanizek XLIX. Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa irabazi du, Floreagan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 27a, 11:40

Xabier Loiola, Gorka Etxaniz eta Unai Loiola.

Gorka Etxaniz azkoitiarrak Gipuzkoako XLXI. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa irabazi du, Floreagako bolatokian. Floreaga taldeko Santos Muñozek irabazi zuen atzo jokatu zen txapelketako azken jardunaldia zazpi txirlo botata, eta Gorka Etxaniz txapelduna laugarrena izan zen bost txirlorekin.

 

Azken jaurtialdira sailkapen orokorreko bigarren postuan iritsi zen Etxaniz, baina aurretik zuen Unai Loiola baino bi txirlo gehiago botata —bost azkoitiarrak eta hiru Loiolak—, txapelketa irabaztea lortu du. Sailkapena horrela gelditu da: lehena Etxaniz izan da 40 txirlorekin, bigarrena Unai Loiola, txirlo bat gutxiagorekin, eta hirugarrena Xabier Loiola, 36 txirlorekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide