Antton Oñederra zenaren omenezko lehen lasterketa egin dute Oinartxo industrialdean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 27a, 10:35

Peña Elorza txirrindulari elkarteko arduraduna zen Antton Oñederraren Omenezko I. Lasterketa jokatu dute, Oinartxo industrialdean. Lasterketa hasi aurretik omenaldia jaso du familiak. Udalak eta txirrindulari elkarteak lora sorta bat, Oñederra zena agertzen den koadro bat eta Peña Elorza elkarteko maillota eman dizkiete senitartekoei.

Oñederra zena arduratzen zen urtero kimu eta infantil mailako mutilen lasterketa antolatzeaz, eta aurten bere izena jarri diote lasterketari. 16:30ean hasi zuten ibilbidea txirrindulariek. Kimuek industrialdeari lau itzuli eman zizkioten, eta infantil mailakoek, berriz, zortzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide