Gorrixek banako emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira. Neurketako minutua bete aurretik, Leire Ucinek aurretik jarri du Anaitasuna, baina penaltitik lortu dute eibartarrek banakoa egitea.
Atsedenalditik bueltan, pare-pareko neurketa ikusi da Txerloian. Halere, neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan Maider Badiolak bi eta batekoa egin du, eta hirugarrena Tamara Ramosen eskutik iritsi da.
Epaileak neurketa amaitzeko agindua eman duenean, pozarren ospatu dute jokalariek, gurasoek eta klubeko kideek igoera. 20:30ean, gainera, kalejira egin dute Udal Musika Bandak lagunduta, eta gero udalak harrera egin dio udaletxean. Tartean, eliz atariko barriketan geldialdia egin dute, iturriari zapia jartzeko.