Ekitaldia irekia da herritar guztientzat, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Intxaustira bertaratzeko gonbitea luzatu die azkoitiarrei. Berriocohoak nekazaritzaren inguruan egindako azterketa eta idazketa izango ditu hizpide gaurko zeremonian. Antton Valverdek, berriz, piano doinuak eskainiko ditu ekitaldian.