Udane Juartistik baserri bateko horma margotu du Kaleko Artea jaialdian

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 25a, 11:23

Udane Juaristi artista azkoitiarra Behe Nafarroako Lekunberriko Kaleko Artea jaialdian ari dira parte hartzen, eta bertan izango da zapatura bitartean. Bost egunetan Daniel Muñoz eta Igor Rezola artistekin batera herriko hiru horma margotu eta apaindu dituzte.

 

'B eta B' espazioak eta 'Les Ateliers du Temps Libre' elkarteak urtero bi-hiru artista elkartzen ditu, Hergaraiko ibarrean euren lana azaltzeko helburuarekin.

Jaialdiaren helburua da herriko artea bultzatzea eta artearen eta herriaren arteko elkarrizketa sortzea. Egitasmo hori gauzatzeko artistek Frantzia, Espainia eta Portugalgo hiri batzuetan eta hainbat landa herritan egindako lanak izan dituzte eredu.

Azaldu dutenez, landa eremuko herri txikietan eta herrixketan gero eta gehiago dira artearen adierazle guztiak bultzatzen dituztenak. Herriak hustu ez daitezen, biztanleak erakartzeko eta herri horietan kultura errotzeko eta indartzeko bidea dela uste dute antolatzaileek.

Lehen ekintza hori Lekunberrin garatu da. Herriko biztanleen eta udalen oniritzia eta parte hartzea ezinbestekoak izan dira. Xedea Lekunberrin dute 'B et B' espazioak eta 'Les Ateliers du Temps Libre' elkarteak. Artearen aldeko erronka egitea da helburua, artea edozein lekutan garatzea, bai hiri handietan, baita landa eremuko herri txikietan ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide