Kantu jira egingo du ostiralean Floreaga Ikastetxeak

Maxixatzen.eus

Iazko kantu jira saioa. (Argazkia: Floreaga)

Datorren ostiralean, maiatzak 25, kantu jira egingo dute. Euskal Kultur Jardunaldien baitan egingo dute bigarren ekitaldia izango da ostiralekoa. 19:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, baina eguraldiak laguntzen ez badu, astebete atzeratuko dute kantaldia.

 

Ekainaren 8an amaituko dira aurtengo Euskal Kultur Jardunaldiak, Floreagako On Bosco aretoan egingo den bertso saioarekin. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolariak izango dira oholtzan, 22:00etatik aurrera. Saioa ikusteko sarrera doan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide