Pintaketa lanengatik, ezingo da ohiko tokietan aparkatu Ugarte industrialdean

Maxixatzen.eus 2018ko maiatzaren 18a

Ugarte industrialdea.

Datorren astelehenean pintaketa lanak hasiko dira Ugarte industrialdean, eta, ondorioz, ezin izango da ohiko guneetan aparkatu lanek irauten duten bitartean. Beraz, jarritako trafiko seinaleak eta oharrak aintzat hartzea eskatzen da.

 

Bidegurutzeak pintatuko dira, kamioientzat gunea prestatu eta aparkaleku berriak sortu. Aurreikusitakoaren arabera, lanek pare bat egun iraungo dute eguraldiak laguntzen badu. Hau da, printzipioz astelehenean eta asteartean egingo dira  egin beharreko lanak.