Hector Vázquez mexikarra munduko sinesmenetan eta erlijioetan aditua da, eta Mexikoko kultura aborigenetan espezializatua dago. Gurutz Garmendia azkoitiarra, berriz, aditua da euskal sinesmen zaharretan, eta horiek zabaltzeko zereginetan dabil. Bien artean, Euskal Herriko eta Mexikoko sinesmen zaharren arteko loturak aurkitzen ahaleginduko dira gaur arratsaldeko aurkezpenean.