183 neska-mutilek hartuko dute parte 'Gu ere bertsotan' jaialdian

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 22a, 13:16

Gu ere bertsotan jaialdia izango da gaur Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 183 neska-mutilek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta LH6ko ikasleak igoko dira oholtza gainera eta Azkoitia BHItik, DBH1eko gaztetxoak.

 

Ekitaldia irekia da, eta doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain. Gu ere bertsotan udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak 2008-09 ikasturtetik elkarlanean daramaten proiektua da. Martin Altunak zuzendu ditu aurtengo ikasturtean saioak, eta ikuspegi pedagogikotik, nagusiki, lau arlo lantzen ditu: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak eta sozialak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide