21.000 ikusle joan ziren Anoetara Realeko eta Athleticeko emakumeen derbia ikustera. 2004an sortu zuen Realak emakumeen lehen taldea, eta talde txuri-urdinera urte horretan bertan iritsi ziren Epelde, Iturralde eta Etxaniz. Argazkian, beheko lerroan erdian ikus daiteke Epelde. Iturralde eta Etxaniz, berriz, beheko lerroan eskuinetik hasita bigarrena eta lehena agertzen dira.
1999-2000 denboraldian, Naroa Epelde 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu zuten. 1999ko irailean Madrilera joan zen Europako Txapelketa prestatzeko. Urrian, Epelde Suitzako Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko zerrenda sartu zuen Espainiako Futbol Federazioak. 2000. urtean Cadizen jokatu zen nazioarteko txapelketan ere hartu zuen parte Epeldek. Estitxu Iturralde ere urte horretan bertan deitu zuten Euskal Selekzioarekin jokatzeko. Epelde ere zerrenda horretan sartu zuten. Nahikari Etxaniz ere Realera Epelde eta Iturralderekinn batera iritsi zen. 2007-08 denboraldian utzi zuen Etxanizek Donostiako taldea.