Argazkiak: Bizkargi musika eskola.
Iritsi dira Holandatik herrira Bizkargi abesbatzako gazteak. «Nekatuta, baina oso oso pozik», esperientzia «zoragarria» izan baita At The Watergate Europako Musikari Gazteen jaialdian parte hartzea. Holandako Sneek herrian igaro dituzte bost egun, eta kontzertu eta musika emanaldiez gain, turismoa egiteko aukera ere izan dute. Larunbatean, etxerako bidea hartu zuten, eta Ganten, Belgika, igaro zuten eguna. Atzo, igandea, heldu ziren etxera.
Argazkiak: Bizkargi musika eskola.