Juan Carlos Perez kantari, musikari eta konpositorea izan da gaur goizeko Euskadi Irratiako 'Faktoria'-ko gonbidatu nagusia. Musika klasikoaren bidean ari da aspaldi, eta euskarazko opera bat prestatzen buru-belarri ari da lanean orain, Kirmen Uriberekin batera: 'Saturraran'. Horren musika eta ibilbidea aztertu ditu, Maite Artolarekin solasean.