Floreaga Ikastetxeko bi bideo Safer Internet Day lehiaketako finalean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 11a, 13:55

LH 3B  mailako ikasleen bideoa.

2018ko Safer Internet Day lehiaketako finalisten artean dira Floreaga Salestar Ikastetxeko bi bideo. LH 3B eta DBH 4A gelek aurkeztutako Internet Safe Day eta Draw my Internet Life bideoak beren mailako lau finalisten artean daude.

Datorren ostiralean, maiatzak 18, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan izango da finala, 10:00etatik aurrera. Lakuan (Gasteiz) jakinaraziko dituzte maila bakoitzeko irabazleak, eta sariak banatuko dituzte. LH 3B mailako bideoa lehen kategoriako finalean dago, eta DBH 4A mailakoa, bigarren kategorian.

 

DBH 4A  mailako ikasleen bideoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide