Ekainaren 10ean izango da XXIII. Zazpi Kurutzeko mendi martxa

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 11a, 11:55

XXIII. Zazpi Kurutzeko mendi martxa ekainaren 10ean egingo dute. Duela hilabete pasatxo hasi ziren prestaketa lanekin, eta dagoeneko izena emateko epea ireki du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Ibilbidea oinez egiteko eskatu dute, eta ez korrika.

 

Zazpi Kurutze mendi martxan parte hartu nahi dutenek, www.zirkuitua.com webgunean edo Lopetegi Iturgintzaren bulegoan eman dezakete izena. «Mendi martxa da, eta jendeak ibilbidea oinez eta lagun giroan egitea nahi dugu, eta ez korrika», azaldu dute martxaren antolatzaileek. «Herri mailako martxa da Zazpi Kurutze, eta herritarrak animatu nahi ditugu martxan parte hartzera», gehitu dute antolakuntzatik. Ibilbideko sei puntutan jateko eta edateko aukera izango dela ere gaineratu dute. Azkenik, jakinarazi dute, anoa-postuetan laguntzen duten boluntarioekin bilera egingo dutela maiatzaren 23an, 20:30ean.

Aurtengo martxaren ibilbidea, irudian:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide