09:00etatik 10:30etara bitartean, ibilgailuak herrira iristen hasiko dira, eta gero, 11:00etatik 12:30era bitartean ibilbide motz bat egingo dute, «ikuskizuna herri barruan» izateko. Ibilbidea egin ondoren, Plaza Berrin ibilgailuen erakusketa egingo dute. Bazkalondoren, 17:00etan, parte-hartzaileen artean produktu askotariko errifaren zozketa egingo dute. Errifan sarituak jasoko dituen produktuen sorta Plaza Berriko erakusleiho batean dago ikusgai.
Egunean bertan, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute Orbela eta Koxka tabernetan. Horretarako, gaur da azken eguna. Kutxako 2095 5028 70 9115036181 kontu korronte zenbakian hogei euro ordaindu beharko dira. Bazkari orduko menua hau da: urdaiazpikoa, kroketak, entsalada mixtoa, oilaskoa patatekin, izozkia flanarekin, kafea eta edariak.