Azkarate mendatean, Elgoibarrerako noranzkoan, istripua gertatu da 15:00etan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi autoren artean izan da istripua, batak besteari atzetik jota. Ondorioz, guztira hiru pertsona arin zauritu dira. Une honetan, GI-2634 errepideko bide bat itxita dago, eta trafikoaren egoera motela da.