Marikruz Alberdi naiz, 2008an parkinsonarekin lotutako dementziarekin diagnostikatutako gaixo baten alaba. Azken urte hauetan, gaixotasuna ezagutzen joan garen eran, gaixotasunera moldatu behar izan gara, bere gorabehera guztiekin.
Horrek guztiak estimulazio kognitiboaren ezaguerara eraman nau. Terapia ez farmakologiko horrek, arlo kognitiboan eta emozionalean gaixoaren bizi-kalitatea asko hobetzen du, baita bere ingurukoena ere.
Egoera honen aurrean, 2016an, 22 urtetan zehar nire lana izan zen ingeniari teknikoko herri lana utzi nuen, neure burua formatu eta gaixoei eta bere familiei laguntzen lan egin ahal izateko, neu ere multzo honetan sartzen naizelarik.
Nire ametsa egia bihurtu ahal izateko, ARGITUZen eskaini nahi ditudan hainbat zerbitzutarako, formazioa eta laguntza eman didaten hainbat profesional ezagunekin jarri naiz kontaktuan.
Horrela, ARGITUZ Laguntza Pertsonalak lau eremu hauetan egingo du lan, ondorengo profesional hauen laguntzari esker:
Neuropsikologia: Myriam Barandiaran
Zaintzaileen kontratu kudeaketa: Alberdi Aholkularitza
Psikogerontologia: AFAGI-Psikogerontologo ezagunak
Ortopedia: Hobetuz Ortopedia
ZERBITZUAK
Estimulazio kognitiboa
ARGITUZ estimulazio kognitiboaren inguruan modu jarraikor batean trebatzeko eta praktikatzeko leku bat da. Memoria, arreta, hizkuntza, kalkulu eta funtzio betearazleen ariketak egitean datza estimulazio kognitiboak; helburua da funtzio kognitibo horiek estimulatuz edo aktibatuz funtzio horiek hondatzea saihestea.
Bi lantalde bereizten dira:
1. Hondatze kognitiboa diagnostikaturik duten pazienteak: alzheimerra, parkinsona, iktusa...
*Ebaluazio baten ondoren, estimulazio kognitiboko programa pertsonalizatu bat ezartzen da.
*ARGITUZen gaixoari programako ariketak jarraipen batekin eta modu kontrolatu
batean egiten laguntzen zaio.
-Klaseak bakarrik edo talde txikietan egingo dira (4 pertsona gehienez).
-Klaseak astean 2 edo 3 egunetan izaten dira, 50 minutuko iraupenarekin.
2. Zahartze arruntarekin loturiko memoria arazoak dituzten pertsonak:
*5 pertsonez osaturiko taldeetan lan egiten da.
*Talde terapiaren hasieran, pertsona bakoitzari aurre ebaluazio bat egiten zaio, bere ahazteak gehienbat adinaren ondorio direla egiaztatzeko eta ez oinarri organikoa duten gorabehera kognitiboen ondorio.
*Klaseak astean 2 egunetan ematen dira eta 60 minutuko iraupena izango dute.
Zaintzaileen kontratuak
Senideekiko mendekotasunaren aurrean agertzen diren arazo administratiboak ebazteko beharrezko baliabideak ditu:
* Zaintzaileen Gizarte Segurantzako altak eta bajak
* Kontratuak eta soldatak
* Udalean diru-laguntza eskaeretarako aurkeztu beharreko txostena prestatzea
Psikogerontologia
Mendeko pertsona baten ardura jarraituak, zaintzailearen eguneroko bizitzaren garapenean eragiten du. ARGITUZek senide eta zaintzaileen babeserako psikogerontologoekin lan egiten du.
Horrez gain, ARGITUZ konexio baliagarria izango da laguntza behar duten pertsonak eta haien familiak AFAGI elkartearekin kontaktatzeko (Alzheimerra edo beste Dementzia dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen Gipuzkoako Elkartea).
Ortopedia
ARGITUZ Azpeitiko HOBETUZ ortopediarekin kolaborazioan ariko da. Eskaerak gure lokalean jasoko dira eta hala behar izanez gero, familien etxeetan emango da zerbitzua.
--
Bestalde, adinekontzat gazteen bizipoza beharrezkoa delako, gazteak kontratatu nahi ditugu. Gure nahia ez da gazte horiek adinekoen zaintzaile izatea, adinekoen aisialdirako lagun izatea baizik: mintzalagun gisa, paseatzeko, karta-jokorako, estimulazio kognitibo ariketak egiteko.... Modu horretako zaintza zerbitzua eskaintzeko, gauez edo egunez, gazteei ordu batzuk lan egiteko eskaera egin nahi diegu.
Helbidea: Ibai Ondo, 3 - 20720 Azkoitia
T. 943 55 95 09
E.info@argituz.eus