Dendei, enpresei, adineko pertsonak erakartzen laguntzeko kostu murritzeko edo kosturik gabeko aholkuak ematen zaizkien heziketa kanpaina da. Alegia, establezimendua bezeroarentzat lagunkoiago egiteko bidea.
Hori guztia azaltzeko, Azkoitia Lagunkoiak bilera deitu du maiatzaren 16rako. Elkargunean egingo da arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara bitartean. Hitzordura joateko, alde aurretik abisatzea eskatu dute arduradunek. 608 31 30 24 telfono zenbakira deitu, edo herrixen@hotmail.com helbidera idatzi beharko da. Egitasmoan parte hartzen duten establezimenduek lagunkoitasun zigilua eskuratzeko aukera izango dute.