Uribe-Etxebarria eta Ugarte legebiltzarkideak izan dira Elkargunean

Maxixatzen.eus

Argazkian, Julen Garate moderatzailea eta Larraitz Ugarte (EH Bildu) eta Luke Uribe-Etxebarria (EAJ-PNV) legebiltzarkideak.

Gure Esku Dagok antolatuta, solasaldia eskaini zuten atzo arratsaldean, Elkargunean, Luke Uribe-Etxebarria (EAJ-PNV) eta Larraitz Ugartek (EH Bildu) bi legebiltzarkideek. Zertarako erabaki? lelopean, ordubete luzez aritu ziren 50 lagunen aurrean.

 

Solasaldian zehar, bi legebiltzarkideek azpimarratutako bi titular dira hauek:

Uribe-Etxebarria: «Gu herri txikia gara, horregatik pazientziarekin jokatu behar dugu, itxaropena galdu gabe. Gure egoerarako Eusko Ikaskuntzaren leloa ezin aproposagoa da: Asmoz ta jakinez, txikiak handia bentzi leike»

Ugarte: «Gakoa gizarte zibilaren presioan egongo da, pentsioekin eta martxoaren 8ko elkarteratzeekin argi ikusi dugun bezala. Motorra gizarteak izan behar du, gero azken orduko onespena parlamentuak emango dio».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide