Solasaldian zehar, bi legebiltzarkideek azpimarratutako bi titular dira hauek:
Uribe-Etxebarria: «Gu herri txikia gara, horregatik pazientziarekin jokatu behar dugu, itxaropena galdu gabe. Gure egoerarako Eusko Ikaskuntzaren leloa ezin aproposagoa da: Asmoz ta jakinez, txikiak handia bentzi leike»
Ugarte: «Gakoa gizarte zibilaren presioan egongo da, pentsioekin eta martxoaren 8ko elkarteratzeekin argi ikusi dugun bezala. Motorra gizarteak izan behar du, gero azken orduko onespena parlamentuak emango dio».