Eraikina Azkoitiko Parrokiarena da, eta aurrez Udalak hitzarmena sinatu zuen ekimena aurrera eraman ahal izateko. Guneak, guztira, ia 120 metro karratu ditu: biltegia, informatika gela, sukaldea, bilera-gela eta bainugela hartzen ditu.
Obrak 151.480,01 euro kostatu dira eta barruko ekipamendua 26.771 euro. Edonola ere, Udalak 107,070 euroko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzarengandik proiektua gauzatu ahal izateko gunea birgaituz.
Inaugurazioa ekitaldia
San Isidroak, auzoko jaiak ospatuko dituzte auzoan asteburu honetan, eta maiatzaren 15ean, asteartean, San Isidro egunean inauguratuko da elkargunea. Eguerdiko 12:00etan izango da, hamaiketakoaz gozatuz.