Ezkutuko Altxorrak egitarauaren baitan, Juan Bautista Mendizabalen eskutik izango da Santa Kutzeko bisita gidatua. Bisitaz gozatu nahi dutenek, 17:00etan, bertara agertu besterik ez dute, bisita doakoa eta irekia baita. Monastegiak, Ignacio de Iberok diseinatutako hiru erretaula gordetzen ditu beste altxor batzuen artean.
Bestalde, bisita gidatua amaitutakoan, musika izango da protagonista. Izan ere, Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioak Sicut Pratum taldearen kontzertua dakar, Aitor Furundarena akordeoilariarekin eta Tolosako Hodei abesbatzarekin batera. Kontzertua doakoa da, eta 18:30ean hasiko da. Nahi dutenek Udalak jartzen duen autobus zerbitzua erabil dezakete Santa Kutzera joateko eta itzultzeko. Autobusa 18:00etan irtengo da Julio Urkixoko autobus geltokitik eta kontzertua amaitu ostean jaitsiko da.