EHUren Udako Ikastaroa Intsaustin: 'Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean'

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 8a, 15:15

Uztailaren 12an eta 13an, 2018ko EHUko Udako Ikastaroen baitan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolaturik, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean izeneko ikastaroa izango da Intsausti Jauregian.

 

Ikastaroaren helburua da eztabaida finkatzea, datozen urteotan, Kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean. Hots, XXI. mendeko kanpoko euskal presentziaren gaineko gogoeta analitikoa orain hasteko eta arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin. Eztabaidak «ondorio argietara» eraman behar du, gero «politika publikoak» garatzeko.

Horretarako, kanpoan diren euskal gizataldeei, migrazioari eta mugikortasunari buruzko adituak bilduko dira, eta honen bitartez:

- Aldizkako foroa sortu behar da kanpoan den euskal presentziak dituen ahalmenen gainekoa, ikusteko horrek nola lagun ahal duen Euskadi arrakastatsuago eta lehiakorrago izan dadin, globalizatuta dauden egungo Europan eta munduan.

- Politika bat zehaztu behar da, Euskadi kanpoan erakusteko XXI. mendean: hemendik aurrera zein praktikak garatu behar diren, eta zein konpromiso landu behar diren kanpoan bizi den Euskal Komunitatearekin.

Ikastaroaren esteka hau da. Matrikula epea zabalik dago jada. Hona hemen informazio gehiago.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide