Lehia 09:00etan hasiko bada ere, 08:30ean Aingeru kaleko Orion elkartean elkartuko dira arrantzaleak. Izen ematea hainbat modutara egin daiteke: sociedadorioncazaypesca@hotmail.com helbide elektronikora idatzita, 629 53 38 72 telefono zenbakira deituta edota Orion elkartean bertara joanda.
Azken aukera horren aldeko hautua egiten dutenek, etzi, maiatzaren 10ean edo maiatzaren 17an joan beharko dute elkartera, 20:00etatik aurrera. Txapelketa 15 urtez azpiko gaztetxoei zuzenduta dago, 2003. urtetik aurrera jaiotakoei, alegia. Araudia izena ematerako azalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Txapelketan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da Euskal Erkidegoko arrantza baimena izatea, Orion elkarteko kidea izatea eta arrantza lizentzia federatiboa izatea. Izena ematerakoan Orion elkarteko kide izateko eskaera eta arrantza lizentzia federatiboa eskatzeko aukera luzatuko ditu Orion elkarteak.