Ikusmina eta kezka sortu du herrian Izarraitz mendiko suteak

Maxixatzen.eus 2018ko maiatzaren 8a

Kaletik ondo ikusi dira sua eta kea.

Urolako Suhiltzaileek Maxixatzeni azaldu diotenez, baimendutako sutea izan da Izarraitz mendian, 10:45 aldera. Ke asko zegoela-eta, kalean herritar asko jarri da gora begira.

 

Sutea «kontrolpean» dute uneoro suhiltzaileek, eta azaldu dutenez ez dago kezkatzeko inolako arrazoirik. Ikusi argazkiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide