Bi hamabostaldietan banatuko dira udalekuak: lehen txanda ekainearen 25etik uztailaren 6ra arte izango da, eta bigarren txanda, uztailaren 9tik 20ra. Udalekuen helburua da, haurrek ingelesa ikasiz kirol alternatibo desberdinak ezagutzea eta praktikatzea. Izen ematea martxan da, eta ekainaren 8an itxiko da. Izena bi eratara eman daiteke: Yoko Kirol dendan edota summerfun.uda@gmail.com helbide elektronikoan.