Herrixen Elkarteak 10. urteurren festa egingo du

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 28a, 22:20

Herrixen Elkarteak 10 urte betetzen ditu maiatzean, eta ekainaren 2rako, zapatua, egun berezi bat antolatu dute. Bide batez, herriko merkataritza bultzatu nahi dute. Merkatari txikiek herriaren bizitzan duten garrantzia balorean jartzea dute helburu. Hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar. Ikusi ekintzak:

 

 

Goizean, 11:30ean hasita, kalejira egingo dute Azkoitiko kaleetan zehar, trikitilariekin, Zakelmarirekin eta buruhandiekin. 13:30ean, Torre-Zurin, maiatzeko sariak banatuko dituzte —35 erosketa orga banatuko dira—.

 

14:00etan, berriz, argazki erraldoia aterako dute plazan. Dendari denak daude deituta argazkia ateratzera. Azaldu dutenez, «herriko dendak herriari bizia emateko hemen daudela esateko», aterako dute argazkia. «Aldarrikapen txikia izango da», azaldu dute elkartetik. Argazkiaren ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Kontzejupen herriko dendari guztiek elkarrekin. Bazkalostean, 16:30etik aurrera, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide