Idiakez Ederra etxetik 408 tona hondakin atera dituzte

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 7a, 10:09

(Argazkiak: Udala)

Idiakez Ederra Etxea husteaz arduratu den enpresak 408 tona hondakin atera ditu bertatik, hondakinez goraino betetako 75 edukiontzi, alegia.

Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Visesa sozietate publikoko teknikariek, Javier Zubizarreta alkatearekin batera, eraikina bisitatu dute lanak gainbegiratzeko eta proiektuaren garapenari jarraipena egiteko. Obra zuzendariak azaldu die nola doan proiektua ikuspegi teknikotik eta estetikotik, edota hirigintza eta ondare aldetik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide