Joseba Diaz txapeldun Cabralesko 3 bertikaletan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 7a, 09:31

Joseba Diaz (Azkoitia, 1995) mendi lasterkari azkoitiarrak Cabralesko 3 bertikalak irabazi ditu. Arenas de Cabrales (Asturias, Espainia) herrian jokatu da proba. Hiru lasterketatan jokatu da Cabralsko 3 bertikalen txapelketa, eta Diazek hirurak irabazi ditu.

 

Zapatuan Calluengako kilometro bertikala —2.470km— eta Subisomaseko kilometro bertikala —3km— jokatu ziren, eta igandean, atzo, Aventonekoa —1.890 km—. Azken proba hori, gainera, munduko kilometro bertikalik gogorrena bezala ezagutzen da. Joseba Diaz azkoitiarra hiru probetan nagusitu da, eta ondorioz Cabralesko 3 bertikaletako txapelduna da.

Calluenga 36 minutu eta 31 segundoan, Subisomas 39 minutu eta 31 segundoan eta Aventon 36 minutu eta bederatzi segundoan igo ditu Diazek. Guztira, 01:52:11ko denbora egin du hiru probetan, bigarren sailkatuak baino minutu bat eta 28 segundo gutxiago behar izan ditu.

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol tartean elkarrizketatu zuten Diaz. Entzun elkarrizketa, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide