Gure Esku Dagok deituta gazte argazkia aterako dute gaur, plazan

Maxixatzen.eus 2018ko maiatzaren 4a

Azkoitiko gazte talde batek Gure Esku Dago antolatzen ari den ekainaren 10eko giza katean gazteen kilometroa osatzeko ardura hartu du. Horretarako, gaur, maiatzak 4, gazte argazkia aterako dute 18:30ean, plazan, eta herriko gazteak animatu dituzte giza katean parte hartzeko izena ematera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide