Bost palista azkoitiar Gipuzkoako Herriarteko txapelketan

Maxixatzen.eus

Igor LarraƱaga, Igor Juaristi, Jokin Aizpuru, Marcos Azpiroz eta Iker Epelde.

Aurten, lehen aldiz, gomazko pala lehia antolatu dute Gipuzkoako Herriarteko txapelketan, eta hauek izango dira Azkoitia ordezkatuko duten palistak: Marcos Azpiroz, Iker Epelde, Jokin Aizpuru, Igor Juaristi eta Igor Larrañaga. Final zortzirenetan hasiko du txapelketa Azkoitiak, Amasa-Villabonaren aurka, maiatzaren 13ko asteburuan. Itzulerakoa kanpoan jokatuko dute azkoitiarrek.

 

Hiru modalitatetara jokatuko da Herriarteko txapelketa: lehenik buruz-buru, ondoren, zazpi koadroren barruan banaka, eta azkenik, binaka. Amasa-Villabonaren aurkako partida hurrengo asteburuan Gurea pilotalekuan jokatuko dute; eguna eta ordua zehaztu gabe daude. Azkoitia final laurdenetara sailkatuz gero, Hernani-Deba kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko dute pilotariek. Finala ekainaren 24an jokatuko da. Guztira, hamasei herrik eman dute izena gomazko paleta lehian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide