Kale inkesta: 'Santa Klarako komentukin zeoze eingo al zenuke?'

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 3a, 11:45

Martxoko aldizkariko kale inkestan Santa Klarako komentuarekin zerbait egingo al luketen galdetu zien Maxixatzenek zortzi herritarrei. Hona hemen erantzunak:

 

1- Karlos Arrieta
Holaxe lagako nuke, ondo dao ta.

2- Carlos Muñoz
Soinu ona du hango elizak eta kontzertuen sala bat egingo nuke. Komentuan, berriz, etxebizitza sozialak egingo nituzke.

3- Amaia Larrañaga
Gaztintzako etxebizitzak eingo nittuzke.

4- Josefina Egino
Goiko residentzixe behera bajatzie nahiko nuke nik.

5- Ibon Zubizarreta
'Skatepark'-a ondo etorriko zan, han dauden jardin danak aprobetxaiez.

6- Antton Menjibar
Komentuei erabilera publikue emango nixoke. 

7- Nieves Arrieta
Zeoze ein berko litzeke: gaztintzako etxik o.

8- Lurdes Arrieta
Hutsik ez nuke lagako, halakotxeko leku politte izenda. Gaztintzako etxik-o zeoze eingo nuke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide