Joan den asteburuan bi eta hiru irabazi zuen Muskizen Somorrostroren kontra, eta hiru puntu bizirik jarraitzeko baimena eman zioten Anaitasunari. Bermeo taldea da Anaitasunak mailari eusteko borrokan duen aurkaria, eta bizkaitarrek euren partida galdu zutenez, beste astebetez lehian jarraituko du taldeak. Denboraldia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, lau puntura du Anaitasunak mailari eusteko postua.
Mailari eusteko «aukerekin» iritsi nahi du azken jardunaldira Xabier Artetxeren taldeak, eta horretarako asteburuan irabazi egin beharko dute gorrixek. Bermeok, bestalde, hiru puntuak ez batzea funtsezkoa izango da.
Argazkia Gorrixekin ekimena, azkenekoz
Klubak deia egin die bere zaleei eta herritarrei Txerloira kamiseta gorria jantzita joateko. Horrez gain, 3 eta 12 urteko neska-mutilek gizonezkoen lehen taldeko jokalariekin argazkia ateratzeko aukera izango dute partida hasi aurretik. Klubak jakinarazi duenez, interesatuek 18:15erako Txerloian egon beharko dute, arduradunei ekimenean parte hartu nahi dutela esateko.