Floreagako festak ospatzen ari dira auzoan joan den ostiraletik, eta gaur goizean Gurutzetxoko XXXVI. Krossa izan da. Guztira, 180 gaztetxok eta helduk parte hartu dute, eta giro bikainean igaro dute goiza. Arratsaldean, berriz, Zelailuzeko zezenak eta pottokak eta buruhandiak egongo dira, haurren gozamenerako.