Horretarako, besteak beste, Victoria Mendoza gonbidatu dute Mexikoko sinesmenei buruz hitz egiteko. Belaunaldiz belaunaldi, "lurralde honetan metatutako txamanismo biziaren berri jakiteko aukera" eskainiko du antolatzaileen esanetan. Mari Carmen Basterretxea ondarrutarrak, berriz, euskal eredu matrilinealari buruz hitz egingo digu. Eta azken hitzaldian Héctor Vásquezek eta Gurutz Garmendiak bi sinesmen eta kulturaren arteko alderaketa egingo dute.
"Izan ginelako gara eta garelako izango dira. Nora goazen jakiteko herri gisa, non gauden eta nondik gatozen ulertu beharrean gaudela" uste du Sustraiak bizirik kultur elkarteak. Aurten, gainera, bertakoak hobeto ulertzeko, "oraindik bizirik darraiten" Mexikoko sinesmen zaharrekin alderatuko dituzte.
Hauek izango dira aurtengo jardunaldietarako antolatu dituzten hitzaldiak egunez egun:
Maiatzak 4: Victoria Mendoza. Mexikoko nahual txamanen leinukoa eta txamanismo erako terapeuta. Hitzaldiaren izenburua: Chamanismo Mexicano.
Maiatzak 11: Mari Carmen Basterretxea. Antropologoa eta euskal sinesmen zaharretan aditua. Hitzaldiaren izenburua: Euskal Herria, kultura matrilineala.
Maiatzak 18: Héctor Vázquez. Mexikar sinesmen zaharretan aditua eta Gurutz Garmendia Euskal sinesmen zaharretan aditua. Hitzaldiaren izenburua: Euskal eta mexikar sinesmen zaharrak.
Hitzaldi guztiak, 19:00etan, Elkargunean izango dira.