Giro ona Floreagako festen hasieran

Maxixatzen.eus 2018ko api. 28a, 22:38

Atzo, ostirala, 19:00etan hasi ziren Floreagako festak. mus txapelketan Juan eta Dioni izan ziren nagusi, eta bigarren Jose Luisek era Lurdesek. Festak gaur ere jarraitu du, ordea. Goizean bolo txapelketan hainbat auzotarrek eta herritarrek hartu dute parte, eta arratsaldean, Zelailuzeko zezen eta pottoken txanda izan da. Bihar ere festak jarraituko du auzoan; gaur gaueko ekintzek egingo dute gaurko egunaren eta biharkoaren lotura. Izer eta Alabier trikitilariak eta Blanck eta Kanuto DJ-ak arduratuko dira auzoa alaitzeaz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide