Emozioz betetako kontzertu akustikoa eskaini du Anarik, Etxe Aitzen

Maxixatzen.eus 2018ko api. 27a, 10:24

Anari abeslariak kontzertu akustikoa eskaini du Etxe Aitz kafetegian, dozenaka zaleturen aurrean. Beretzat «kontzerturik zailena» dela esanez hasi du kontzertua. Azkoitiarra kafetegira «beldurtuta» gerturatu bada ere, «oso gustura» egon dela aitortu du kontzertuaren bukaeran. Anarik duela 21 urte eskaini zuen bere bizitzako bigarren kontzertua Etxe Aitz tabernan, eta bart bigarrena ematera ausartu zen, Adarra saria jasotzeko izendatu berritan; aurrenekoa Txapla tabernan eman zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide