Kakutan moztutako lizarren inguruan gogoeta egiteko eskatu du Zuhaitzak Bizirik taldeak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 26a, 13:14

Taldeko kideak, azalpenak eman ostean. (Argazkiak: Zuhaitzak Bizirik Taldea)

Zuhaitzak Bizirik Taldeak orain dela aste batzuk 100 lizar inguru moztu dituztela jakinarazi du. Zuhaitz horiek duela 33 urte Anaitasuna Mendi Bazkunak landatutako lizarrak dira. Lizarrak «larri zaurituta» daudela adierazi dute taldeko kideek.

 

«Mozketa horien ondorioz, ez dira lehen bezalakoak izango lizarrak. Zaurik ixtea asko kostatuko zaie», azaldu dute Zuhaitzak Bizirik Taldeko kideek. Ez dute «logikoa» ikusten Izarraitz bezalako babestutako gune batean «horrelako mozketak» egitea.

«Garai txarrean egindako inausketa da, eta posible da lizar horiek egoera ez gainditzea eta ihartzea», jakinarazi du Zuhaitzak Bizik Taldeak. «Ernatu egingo dira, baina ez dira egoera naturalera itzuliko», gehitu dute. «Udaberri garaian zauriak itxi eta adar faltsuak sortuko ditu», azaldu dute, gainera. Zuhaitzak mantentzeko egiten diren lanen «alde» daudela adierazi dute taldekideek, baina lan horiek «adituek» egitea eskatu dute.

Udalean izan dira taldeko lagunak, mozketa horiek egiteko arrazoia zein izan den galdetzeko. «Udalak herritarrengandik jaso du kexa udalak. Kakutarako bidezidorrean, adarrak jendearen gainera erortzeko arriskua zegoela ikusi du jendeak, eta horregatik moztu dira, udalak aginduta», azaldu du jendeak.

Herritarrek zuhaitzekiko kontzientzia eta sentsibilizazioa indartzea nahi du taldeak «udalean zuhaitzen egoera naturalengatik kexa sartzea horren erraza izan ez dadin». Zuhaitzak Bizirik Taldea herritarrekin hitz egiteko prest agertu da, gainera. Udalarekin harremanak hobetu eta elkarlanerako prest dago taldea, eta bestalde, zuhaitz gehiago landatzeko eskatu dute.

2017ko udako lizarren egoera

Orain del bi urte moztutako lizarren egoera

Orain moztutako lizarren egoera

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide