Maxixatzenen praktikak egin nahi?

Maxixatzen.eus 2018ko api. 26a, 11:34

Kazetaritza, Komunikazioa edo Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleek edo ikasketak amaituta dituztenek izango dute Maxixatzenen praktikak egiteko aukera.

 

Praktikak uztail osoan eta abuztuko egun batzuetan egiteko izango dira, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Eginkizun nagusiak Maxixatzen.eus webgunea eta Maxixatzen aldizkaria elikatzea izango dira. Praktikaldiak ordainsaria izango du.

Curriculuma ekainaren 1a baino lehen bidali beharko dute interesatuek, erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide