Juan Ramon, Mª Angeles eta Mª Lurdes Doménechen eskutik, argazki eta bideo historikoen erakusketa izango da Torre Zuri erakustokian apirilaren 27tik maiatzaren 4ra, eta Elkargunean ere hiru egunetan, apirilaren 30ean, maiatzaren 2an eta 3an, ipiniko dute, 16:30etik 19:30era.
Bestalde, Kakutako Eguna maiatzaren 6an izango da aurten, eta salda debalde eskainiko diete bertaratzen diren mendizaleei. Egun horretan, 11:30ean, berriz, umeen sariak banatuko dituzte.